Ignacio Sáez
 
Ignacio Sáez
trailerra ikusi bideoa ikusi errezeta irakurri

 

Ignacio Sáez 1971an jaio zen Galdakaon. Gaztetatik trebetasun handia erakutsi du margolaritzan. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretako Lizentziatura lortu baino lehen bere lehenengo erakusketak eskaintzen ditu. Ordutik hona beka ugari lortu du.

Gai batzuk lantzen du; adibidez argazkilaritza, bideoa, performance edo musika, baina nahiago du margolaritzat hartzea bere burua.

Bere lanaren bidez nortasuna biluzten du, intimitatea, obsesioak erakutsiz, eta pertsonala eta konplexua den atmosfera aurkitzen dugu.

Bere lana aipamenez beteta dago, bere eskarmentua, barne mundua, giroa, lantegia, lagunak, neska-lagunak. Pertsonala eta publikoa nahasten du, ugari dira egindako autorretratuak.

26 urterekin lehenbiziko banako erakusketa arte-areto komertzial batean egiten du. La Brochan hain zuzen ere. Hemendik zenbait aretotan, Bilkin, Catálogo General, Windsor, Carreras-Múgica, Espacio Marzana. Erakusketetan parte hartzeaz gain, horma-irudiak, eszenografiak eta musika emanaldiak garatzen ditu.

Bilboko Arte Ederretako Museoa berrinauguratu zenean gaur egungo euskal artistei buruzko talde erakusketan parte hartu zuen, “Gaur, Hemen, Orain”.

2005ean atzera begirako erakusketa egiten du Vitoria Gasteizko Artium Museoan.

Bere azken erakusketa, atzerrian egindako lehenbiziko banako erakusketa da ere bai. 2011ko abenduan New Yorkeko Ventana 244 aretoan erakusten ditu lanak.

   
Castellano  
Hasiera Programak Errezetak Artistak Taldea Harremana
Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak babestuta
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak babestua
  RMOren produkzioa (Errezeta kulturalak)
© 2012
facebook YouTube twitter vimeo