Saioa Olmo
 
Ignacio Sáez
  bideoa ikusi errezeta irakurri

 

Saioa Olmo, Arte Ederretan lizentziatua, zenbait master, beka, ikastaro… eta “Prácticas artísticas participativas y psicología social en la Transmodernidad” Doktoretza bukatzear dago.

Hain bizia da Saioa, ezen bere ibilbidea laburtzea zaila baita.

Egitasmo artistiko, hitzaldi, irakasle, artikulu-idazle, komisario, diseinugile, abeslari… hamaika dira berak jorratutako trebetasunak.

Bere buruari bizi den giroari buruzko galderak egiten dizkion pertsonatzat hartzen du bere burua, eta ideia honetan sakontzen da artearen bidez.

Saioak garatzen duen jarduera artistikoak saiakuntzak egiten ditu elkarlanaren dinamikaekin eta artearen kanpoan geratzen diren espazioekin, publikoarekiko harreman berriaren bila.

Hauek dira jorratzen dituen gaiak, besteak beste:

• Nortasun kolektiboa eta lurraldetasuna.
• Generoa eta feminismoa.
• Desiraren mekanismoak eta gizarte irudi bilduma.

Bere proiektu gehienak prozesu irekiak bezala aurkezten dira.

Artista, arte eta pertsonen arteko interakzioaren aukera berriekin saiakuntzak egin ditu, hurrengo muga hauek ezabatzeko: errealitate eta fikzioaren artekoa, publiko eta artistaren artekoa, eskarmentu eta objektuaren artekoa eta exhibizio eta ezkutatzearen artekoa.

Aldez aurretik pentsaturik, artearen esparrutik kanpoan kokatzen ohi ditu bere egitasmoak, artearen konfigurazio eta legitimazio mekanismoei buruz hausnartzeko, dena arte-jardueraren ikuspuntitik.

www.ideatomics.com webgunean proiektu hauek aurki ditzakegu eta bere mundu desberdinean murgildu gaitezke.

 
Castellano  
Hasiera Programak Errezetak Artistak Taldea Harremana
Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak babestuta
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak babestua
  RMOren produkzioa (Errezeta kulturalak)
© 2012
facebook YouTube twitter vimeo