errezeta kulturalak

How to - errezeta kulturalen egitaraua, ikerketa, berrikuntza eta garaikidetasun artistikoaren adibide bat da.

Kultur jarduera, hitzaldi, eztabaida eta tailerren bidez, diziplina artistiko anitzeko errealitateetara hurbildu gaitezke. Gure helburua, artean esperimentatzea, ikastea eta espezialistek proposatutako copy left errezeten bidez ezagutza banatzea da. Gastronomiaren munduari keinu bat egiten diogu kultura eta artearen bidez.

errezeta kulturalek Europa, Hegoamerika, Espainia eta Euskaditik datozten egile kulturalekin elkarlanean aritzen da proiektuak egiteko eta bide batez kultura eta sorkuntzaren munduan bizirik irauteko.

Sormena eta berezitasuna
Egitasmo honek, diziplinen arteko proposamenetik haratago, irakasgaietako ertzetan prozesu eta lanak proposatzen ditu non haien espresioen aurrean, ikusle eta partaide ez ohartuak ez duen jakingo mugarriztatu arloen izaera, sarritan esploratu gabeak. Lan hauetan era sortzaileak aurkezten dira, irakasgaietako egiunezko arauetatik at , hortaz kanonekiko izaera berezi antitetikoak erakusten dituzte, esate baterako dantza-ikuskizunak non gelditasuna nabarmentzen baita, edo tailer gastronomikoak non erabakitzeko ardura sukaldean, robotika-teknologiaren esku uzten baita,

Ahalmen berritzailea
errezeta kulturalak programa, ikerketa, berrikuntza eta garaikidetasunaren eredu bat da. Programaren filosofia bera bereizten da jakin-nahi berritzaile duten lan- bilaketan, bai hasierako planteamenduan eta edukian nola prozesuan eta formetan, zeinekin eratu nahi du ideia hori azkeneko produktuan. Proposamenak ikusizko arteak, zinea, ikus-entzunezkoak, dantza, performance eta gastronomiadun musika , software robotiko aplikazioak, adimen artifiziala, kudeaketa kulturalari buruzko hausnarketak eta gizarte-komunikazio ekintzak.

      kontaktua euskera/ castellano/ english
      2016